top of page

Metodologia

Tablet-ak ikasgeletan erabiltzerakoan, hainbat termino pedagogiko berri agertu zaizkigu, besteak beste:

 

  • Nonahikotasuna: ordenagailuekin ez bezala, tablet-ekin ikaskuntza ikasgelatik kanpo atera da, eta edozein lekutan eta unetan gauza daiteke. Horri nonahikotasun deitu zaio.

 

  • Proiektuka lan egitea: proiektuen araberako ikaskuntzaren ardatza ebatzi beharreko arazo bat edo ikasgelaz haraindi egin beharreko ataza bat da. Funtsean, ideia da arazoak ebaztea edo atazak egitea, ikasleak edo beste iturri batzuek aurretiaz egindako lana oinarri hartuta.

 

  • Curriculum bimodala: proposatzen du edukiak buruz ikasteari uztea, eta, horren ordez, ikasgaia aisetasunez maneiatzeko ezinbestekoak diren hiztegia eta datuak soilik memorizatzea. Halaber, jarduera praktikoak proposatzen ditu, dokumentuen laguntzarekin gauzak "egiteko", eta sare berrietako edo bestelako dokumentu-iturrietako informazioa eta datuak pentsatu, antolatu, bilatu eta kudeatzeko trebetasunak ikastea eta entrenatzea (Marques, 2011).

 

  • Diziplina arteko ikuspegia: horrek esan nahi du memorian oinarritutako irakaskuntza eta irakaskuntza mekanikoa alde batera uztea, lan konplexuagoetan oinarritzeko, eta ezagutzak elkarrekin lotzen dituen ikuspegi bat erabiltzea, arloak edo ikasgaiak banaka landu beharrean. Hitz gutxitan, elkarlana eta ikasleen parte-hartze handiagoa, euren inplikazioa eta motibazioa eskatuko dituen ikuspegi bat.

bottom of page