top of page

Tablet-a aukeratzea

           

Gaur egun, tablet mota ugari daude. Proiektuaren indarguneetako bat gailua egoki aukeratzea da, helburuetara egoki dadin. Orokorrean, aukeratzeko irizpide dira:

  • Sistema eragilea. Oinarrian, 3 sistema eragile daude gailu hauentzat: iOS (iPad), Android eta Windows 8. Sistema horiek guztiek antzeko interfazea dute, erraza eta intuitiboa.

  • Pantailaren tamaina. 7 eta 10 hazbete artekoa izan daiteke. Gailua dokumentuak irakurtzeko, posta kudeatzeko eta interneten nabigatzeko erabiltzen bada, 7 hazbeteko modeloa nahikoa da, ekonomikoagoa eta arinagoa baita. Haatik, erakusle batekin bulegotika-dokumentuak sortu, multimedia fitxategiak maneiatu, etab. egin nahi denean, 10 hazbeteko ukipen-pantaila da gomendatutako aukera.

  • Prozesadorea. Komenigarria da gutxienez nukleo bikoitzeko prozesadorea edukitzea, 1 Ghz-koa eta 1 GB-ko RAM memoriaduna. Horren azpikoetan, zenbait eragiketa motelegiak izan litezke.

  • Wifi konexioa. Tablet guztiek wifi daukate aukeran, tokiko sarera konektatu eta internetera sartu ahal izateko. Wifi konexioaren bitartez, dokumentuak eta fitxategiak jaits daitezke. Hezkuntzaren eremuan, ez da ezinbestekoa 3G konexioa edukitzea internetera autonomiaz konektatzeko.

  • Biltegiratze-gaitasuna.

  • Bateria-autonomia. Parametro garrantzitsua da aukeratzerakoan, kontuan izanik proiektukako metodologian erabilera handia ematen zaiola. 4 eta 10 ordu artekoa izan ohi da.

  • Trinkotutasuna. Garrantzitsua da gailuak zorroa edukitzea, urradurak eta erorketak hobeto jasateko.

  • Pisua eta lodiera. Ez da faktore erabakigarria, modelo gehienek 600 eta 800 gramo artean pisatzen baitute, 10 hazbeteko gailuen kasuan, eta 300-400 gramo, berriz, 7 hazbetekoen kasuan. Halaber, 9 eta 13 mm arteko lodiera izan ohi dute.

  • Zerbitzu teknikoa. Bermeak iraun bitartean laguntza-zerbitzuak matxuretan eskaintzen duen kalitateari erreferentzia egiten dio. Faktore honen kasuan, “low-cost” deituriko tablet-ak erosteko aukera baztertu behar da, gailu horiek ez daukatelako hardware-ekoizle ezagunen bermerik.

  • Prezioa. Gastu ekonomikoa faktore garrantzitsua da prezioa/kalitatea erlazio on bat bilatzerakoan.

 

AMAIERAKO AUKERA

   Zein tablet aukeratu erabakitzeko, merkatuko gailu guztiak baloratu genituen proiektuaren hasieratik: Apple, Samsung, Acer, Microsoft, etab.

   Pantailaren tamaina, bateriaren iraupena, pisua, prozesadorea, memoria, etab. baloratu genituen. Aitzitik, azkenean, aukeratzeko faktorerik erabakigarriena ez da teknologia bera izan, baizik eta Apple-k eta haren hezkuntza-ekosistemak Tablet iPad-aren inguruan muntatuta duten hezkuntza-euskarria.

   AEBn urteak daramatzate Ipad-a hezkuntzan txertatzen, eta arrakasta-kasuak, hezkuntza-plataformak (Itubes U), kudeaketa-tresnak (MDM), etab. daude. Android-ek ez du antzeko ezer eskaintzen, eta, beraz, hutsetik abiatu beharko genuke. Gainera, antzeko esperientziak abiarazi dituzten inguruko zenbait zentro bisitatu ditugu, eta iPad aukeratu dute ere, haren hezkuntza-euskarria dela eta. Bestalde, badakigu gure hurbileko bi zentrok ikasgeletan tablet-a erabiltzeko esperientziak abiarazi dituztela ikasturte honetan. Batek kostu txikiko tablet-a (marka zuria) erabili du, eta besteak, aldiz, Android sistema duen gailu librea. Ez dute arrakasta handirik izan.

    Hori guztia ikusita, ondorioztatu dugu gaur egun 32 GB-ko Ipad Air dela gailurik egokiena gure ikasgeletan ezarri nahi dugun aldaketa metodologikoari bultzada emateko.

PACK DIGITALA

 

  • Babes handiko zorroa

  • Garraiorako poltsa

  • Punta mehedun erakuslea

  • Botika-kutxa zerbitzua: gailua matxuratzen denean, hornitzaileak ordezko iPad bat emango digu 48 orduko epean gehienez ere, ikasleak normaltasunez lanean jarrai dezan.

  • Arrisku oro + lapurreta asegurua

  • Lan-materialak

  • Hiru hileko harpidetza argitalpen digitaletara

 

ARRISKU OROTARAKO ASEGURUA

 

 

Pack digitalak arrisku orotarako asegurua dakar, lapurreta barne. Zerbitzuak % 10eko frankizia dauka.

 

 

Ipad-aren ezaugarriak
  • iPad Air 32 GB

 

  • 10 hazbeteko pantaila

 

  • Sistema eragilea: iOS 8

 

 

Baldintzak

           Ipad-a eta pack digitala erosteko, hasierako gastu handia egin behar da. Hori ekiditeko asmoz, ikastetxeak renting bidez erosiko ditu gailuak, eta, gero, gurasoei geroratuko die. Horrela, familiek gailua eta materialak hileko 30 kuotatan ordaintzen dituzte, hiru urtetan zehar.

       Sistema honekin, familiek ez dituzte testuliburuak ikasturte hasieran osorik ordaindu behar, hezkuntza-sortak lanerako material guztiak dakartzalako.

bottom of page