top of page

Aldaketa eragiteko tresnak

 

  • Tablet-ak ikasgeletako metodologia aldatzen laguntzen du.

  • Informazioa berehalakoan aurkezteko aukera ematen du.

  • Mutimedia informazio elkarreragilea lortzeko iturri mugagabea da.

  • Curriculumeko edukiak errealitatearekin erlazionatzen laguntzen du.

  • Ikasgelan malgutasun handiagoa izaten ahalbidetzen du.

  • Ikaskuntza pertsonalizatua errazten du.

  • Ikasleen sormena indartzen du.

  • Ikasleen gaitasunak hobetzen ditu, informazioa bilatzeari eta IKTak erabiltzeari dagokienez.

  • Norberaren autonomia eta elkarlana garatzen laguntzen du.

  • Baliabide bereziki onuragarria da ikasteko zailtasun handiagoak dituzten ikasleen kasuan.

 

 

Tablet-en gakoa da erabilera erabat NATURALA dela. Izan ere, ekintza bat eragiteko, nahikoa da hatzekin pantaila ukitzearekin.

2009an, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Eskola 2.0 Proiektua abiarazi zuen, eta ondorioz, ikastetxeak metodologia berrikusteko prozesuari ekin zion. Prozesu hori dela medio, Elkarlanezko Ikaskuntza deritzon eredua ezarri genuen, gure proiektu integralaren bidez garatzen dena.

      Gogoeta horiek guztiak kontuan izanik, ikastetxeko talde pedagogikoak ildo estrategikotzat finkatu zituen Metodologia Digitalak, Elkarlanezko Ikaskuntza eta Adimen Anitzetan eta PBLan (proiektuen araberako ikaskuntza) oinarritutako metodologiak. Hala, erabaki genuen iPad gailuak erabiltzailea gure ikasleentzako lan-tresna gisa. 2015/16 ikasturtetik aurrera pixkana ezarriko ditugu, ondoren azaltzen den modura:

bottom of page