top of page

Erabilera araudia

  • Trueba Ikastetxeak egoki deritzen aplikazioak instalatuko ditu ikasleen iPad-etan, irakasleek eta gurasoek tresna kontrolatzen dutela bermatzeko, eta ikasleek ez dituzte urratuko, ez sabotatuko. Halaber, iPad-aren segurtasun-profila ezabatzea edo gailuaren konfigurazioa, aplikazioak eta edukiak aldatzea eta/edo ezabatzea, gailua berrasieratzea… falta OSO LARRIA izango da.
  • Ikastetxeak gainbegiratuko ditu instalatutako aplikazioak eta jokoak, hau da, ezin da aplikaziorik instalatu ikastetxeko arduradunen baimenik gabe.
  • Ikastetxeak interneten eta sare sozialen erabilera kontrolatuko du.
  • Gailuak hezkuntza du helburu nagusi, eta ikasleak modu arduratsuan erabili behar du, ikasteko eta osotasunean prestatzeko.

 

 

 

 

  • Ipad-a gailu hauskorra da. Hortaz, ikasleak gailua zaindu egin behar du, baita kableak, kargadoreak, etab. ere, eta ez du horien funtzionamendua kalte dezakeen jarduerarik egingo.

  • Ikasleak ziurtatu behar du gailua behar bezala mantenduta eta zainduta dagoela, eta baita horren segurtasuna bermatu ere. Hortaz, ez du leku ez-seguruetan utziko, eta ariketak bukatzean, gorde egingo du. Arau hori betetzen ez badu, gailuaren bermea galduko du.

  • Argazki-kamera eta bideokamera proiektuak hala eskatzen duenean eta ikastetxeko irakasleak baimendu duenean erabiliko dira soilik.

  • Ipad bat erabiltzeak, ez du esan nahi koadernoa alde batera uztea. Aitzitik, erabilera konbinatu batekin osatuko da, irakaslearen irizpideen arabera.

  • Irakasleak espresuki baimena eman behar du iPad bidez internetera konektatzeko.

  • Ipad-a oso gailu pertsonala da. Debekatuta dago ikaskideren edo irakasleren baten iPad-a hartzea, haren baimenik gabe.

  • Posta elektronikoa beharrezkoa da iPad proiektua ezartzeko, Mobile Learning Berrikuntza Teknologikoko Hezkuntza Programa gisa. Horrenbestez, gurasoek ikastetxeari baimena ematen diote haien seme-alabei posta-kontu bat esleitzeko, eta seme-alabek, aldi berean, hitzematen dute modu arduratsuan erabiliko dutela eta ez dutela hezkuntzaz bestelako xedeetarako baliatuko.

 

 

 

  • Edozein unetan, ikastetxeko langileek gailua berrikus dezakete, behar bezala erabiltzen dela bermatzeko. Irakasleek zein gurasoek egoki deritzotenean, gailuko edukiak, aplikazioak eta jokoak, posta-kontuak, mezuak, oharrak… berrikus ditzakete, eta baita erabilera zuzena arriskuan jar dezakeen beste edozein elementu ere.

  • Ikasle bakoitza da goizero iPad-aren bateria erabat kargatuta ekartzearen erantzule, eta kargak egun horretako eskola-ordu guztiak iraungo dituela ziurtatu behar du. 

  • Arauak hausten badira edo gailua modu okerrean erabiltzen bada, zigor proportzionatuak ezarri eta zorrozki eska litezke. Ildo horretatik, halakoetan, gurasoek berehalakoan jakinaraziko dute, eta espero dugu ikastetxeak erabakitako neurriekin bat egingo dutela. 

  •  

bottom of page